Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE HERRIETAKO JAIAK

  • Izenburua: GURE HERRIETAKO JAIAK
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Araia LH 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-25
  • Publikoa:
Audioa

DURRUMA
Etorri Durrumara
eta berbenara
DJ Txumasketakin
barre ta algara
Maiatza bukatzeko
zatozte festara
gero astelehenean
berriz eskolara

ZALDUONDO
Zalduondoko jaietan
gaude jolasean
tirapitxoira goaz
denok bapatean
etorri Zalduondora
abuztuak batean
Iturritik ardoa
irtetzen denean

ALBENIZ
Albenizera heltzeko
badaukazu trena
jaietan sarbidea
izan da denena
eta gauetan beti
daukagu berbena
munduko jaietatik
hauxe da onena

ARAIA
Ekainean hasten dira
Uztailean bukatu
barraka guztietan
behar gara montatu
eta Joseluekin
gauean geratu
Araiako jaiak zuk
gurekin ospatu

INTUXI
Urezko zezenekin
denak gara blaitu
baina ala ere parradan
behar da jarraitu
Araiako berbenak
animatzen gaitu
gure herriko jaiak
Intuxin amaitu

ILARDUIA
Ilarduiako jaiak
hoberenak dira
ezin da superatu
hango soka tira
Lezearen ondoan
mendiei begira
Iraila amaieran
etorri Ilarduira