AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE IPUIN TA
ISTORIOEKIN
Lehenengo egunean
Asier zen igela
Beste egunean berriz
pertsona bezela
Oso astuna dugu
guk bai loti ederra
lotan dagoenean
ez du ematen gerra
Makarroiak ein ditu
Heidiren aitonak
baino pureak ere
daude oso onak
Guk ikusi genuen
kalean sorgina
pasa al zaizu zuri
ipurdiko mina
Niri ez zaizkit gustatzen
beldurrezko otsoak
bai politak dira ta
ojala goxoak
Gazteluan ikusi
nuen nik printzea
etorri zen nirekin
ikustera etxea
Pixka bat xelebreak
bai direla ipotxak
baina ba dutena da
kristoren bihotzak
Sorginak beti dira
ipuinen txerriak
egin behar dituzte
istorio berriak