Baziren behin baten
etxe txiki baten
Hamsel ta Gretel oso
behartsuak ziren
Haien ama ordea
oso gaiztoa zen
Basora ezer gabe
eraman zituzten
Umeak etxetik kanpo
hor utzi zituzten
basotik joan ziren
umeak jolasten
haien ogi apurrak
joan ziren bilatzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren
Basoaren erdian
bi ume zeudela
ohartu ziren etxe
polit bat zegoela
txokolatez beteta
eta bai itzela
etxea hartu zuten
merienda bezela
Hamsel eta Gretel bai
Anai batzuk ziren
sorgina sartu zuen
Greteli loditzen
ta sorgin maltzur hori
beti zegoen jaten
Hamsel tranpak egiten
ta Gretel loditzen
Sorginak behartu zuen
Hamsel bai jatera
eta Gretel etxea
garbitzea gainera
Sorgina joan zen gero
labea ikustera
Gretelek behartuta
sorgina labera
Diru guztia hartuta
alde egin zuten
Joan ziren aitaren
etxeraino zuzen
Haien ama ordea
ia hilda zegoen
Handik aurrera pozik
bizi izan ziren