OPORRETAN LOROLOROLOROLORO
OPORRETAN LOROLOROLOROOO
Gaur bai joango garela
Hawaiko hondartzara
eta egun sentiari
bai gaude begira
Baina hondartza ta gero
kanpora afaltzera
eta gure oporrak
hoberenak dira
Oporretan joan gara
Mexiko Cityra
eta hor ni nengoen
estatua begira
taxia behar dugu
joateko hotelera
bueltatu behar gara
Dulantzi herrira
Ni oso pozik nago
Pizza eta Fanta
Pele ikusten nabil
futbolista aparta
ta ez naiz mugituko
ez badaukat manta
Oso ondo nago nire
etxeko sofan ta
Oporretan joango
gara Argentinara
baina lehengo egin
Covideko froga
eta hemengo hondartzan
gabiltza gustora
Bueltatu eta gero
gu institutura!!
Dubaiko hegalaldia
erreserbatuta
Hotelera etorri
desegin maleta
horko atrakzio parkea
jolasez beteta
etxera joan aurretik
beste Noria buelta