OPORRETAN LOROLOROLOROLORO
OPORRETAN LOROLOROLORO
Japonera joan gara
hegazkin batean
eta orain daukagu
ordu bat kotxean
Nobita aurkitu dugu
oraintxe kalean
Dorajakiak jaten
gaude bere etxean
Ekipajea hartu ta
joan Karibera
Coco erdi bat edan
ta gero hondartzara
Paraiso bat omen da
baino aspertzen zara
gure lagunak hartu
ta bueltatu gara
Parisera bagoaz
oporretan aurten
Dorre Eiffelera goaz
mila metro zuzen
banku batean gaude
izozki bat jaten
Parisetik gabiltza
buelta bat ematen
Bidaia pentsatuta
dugu aspaldian
ta lasai lasai gaude
plazaren erdian
Big Bena ikusi dugu
gaur Londres hirian
bidaiatu behar dugu
autobus gorrian
Pasta bilatzera joan
gara Italiara
Hegazkienetik jeitsi
ta heldu Veneziara
Bi aste eta gero
bueltatu etxera
2000 kilometro
ta ailegatu gara