Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BARBANTXOREN IPUINA

  • Izenburua: BARBANTXOREN IPUINA
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: 5D
  • Doinua: Hamaika andre gaztek
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-30
  • Publikoa:

Buru txikia dauka
eta bi hankatxo
eta horrexegatik
ibiltzen da mantso
baino egiten ditu
pilo bat tranpatxo
txiki bezain bizkorra
da gure Barbantxo

Bere amatxok esan
dio Barbantxori
Behia ikusi dut ta
egon zaitez adi
Amak esaten dio:
enkargu bat tori!
lapikoa eraman
zaiozu aitari

Gure Barbantxo txiki
joan da bidetik
Barbantxo eta astoa
pozik doaz menditik
ia galtzen da gero
jolasteagatik
salto batez jeitsi da
asto belarritik

Barbantxo ibiltzen da
belardi batean
ez dio inork uzten
astoa bakean
bere ondoan jarri
dira bat-batean
behi zaharrak irentsi du
belarren artean

Behi pilo bat badaude
zelaian batera
belar sorta batekin
doa sabelera
behiaren sabeletik
Nahi luke atera
baino ezin du aurkitu
non den irteera

Maddik ez du ikusi
mutil txiki hori
gero behiak berari
esan dio tori
behiaren ipurdia
heze eta lodi
kaka pila erdira
buruz da erori