Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OPORRETAN

  • Izenburua: OPORRETAN
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: 5. eta 6. mailak
  • Egilea: MAEZTU
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-10
  • Publikoa:

Oporretan loroloroloroloro, Oporretan loroloroloroloro

Oporretan neukan nik
benetako plana
baina ezin dut egin
eskatu dudana
motxilan dudalako
sekulako zama
maisuak bidali du
etxerako lana

Oporretan loroloroloroloro, Oporretan loroloroloroloro

Soilik eskolan pentsa
ta nago penetan
uda honetan ondo
pasa dut benetan
triste ipintzen gara
pentsatzean bueltan
bizi nahiko genuke
beti oporretan

Oporretan loroloroloroloro, Oporretan loroloroloroloro

Oporretan egin naiz
txakur baten jabe
baina seguraski du
pila atsekabe
txakur hau da lotsati
eta egin du alde
ze ondo pasatzen dugun
eskolarik gabe

Oporretan loroloroloroloro, Oporretan loroloroloroloro

Itxulapikoa ez dugu
ia ezer bete
Rusiara joateko
ditut bi bilete
Nahiz ta oporren prezioa
ez dagoen merke
hilabete luzatu
behar lirateke

Oporretan loroloroloroloro, Oporretan loroloroloroloro