Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EGOERA BARREGARRIAK

  • Izenburua: EGOERA BARREGARRIAK
  • Ikastetxea: Urretxindorra Herri Eskola (Muxika)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: 5.maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-04-07
  • Publikoa:
Audioa

GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI,
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI.

Konpontzen ari zela
posteko argia,
igo ta hartu zuen
oso golpe handia.

Anaiaren ohean
egin dut botaka,
ta anaia etorri zait
gero zarataka.

Kaletik joan eta
nik jo dut farola
eta gero hasi zait
irtetzen odola.

GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI,
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI.

Ametsetan nengoen
ta ohetik jausi,
lurraren kontra emon
ta haginak hautsi.

Lagunekin joan ta
kaka bat mendian,
erori eta sartu
zait niri begian.

Kaletik nindoala
jausi naiz lurrera,
bueltaka jira biran
aldapatik behera.

GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI,
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI.

Motorrarekin joan
ta kontrola galdu,
despistatu ondoren
laguna zapaldu.

Norbait ikusi eta
sustoa dut hartu,
baina ispilua dela
gero naiz ohartu.

Bizikleta gainean
hona eta hara,
orduan ni jausi naiz
horko errekara.

GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI,
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI.