Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

KORRIKA 2022

  • Izenburua: KORRIKA 2022
  • Ikastetxea: Montorre HLHI (Gautegiz Arteaga)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: 4,5 eta 6.mailak
  • Doinua: Durangotik gorako
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-04-06
  • Publikoa:
Audioa

Pasatuko ditugu
hainbat euskal bide,
lekukoa noiz hartu
itxaroten gaude.
Pankartaren atzetik
hainbat lagun talde,
KORRIKA egiten dugu
euskararen alde!

ARTIAn behetik gora
goaz lagunekin,
petoa jantzi eta
lekukoarekin.
KORRIKAko leloa
aurten da "HITZEKIN",
zapatilak jantzita
etorri gurekin!