Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EGURALDIA

  • Izenburua: EGURALDIA
  • Ikastetxea: Barrutia HLHI (Arratzu)
  • Ikasgela: 6B
  • Egilea: 6.B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-03-02
  • Publikoa:
Audioa

Gure eguzkia da
benetan handia,
berak ematen digu
egunez argia.

Euria ari badu
arropa bustia,
etxera etorri ta
hartu berokia.

Ohetik altxa eta
kanpoan elurra,
behera begiratuta
zuri zuri lurra.

Kolore askorekin
dago ostadarra,
hor eguzkia baina
aterki beharra.

Ekaitza dator eta
haizea gogorra,
euria hasi da ta
ostean txingorra.

Hegoaldetik dator
haizea galanta,
itsaso zakarra ta
basoan zarata.

Gure eguraldia
ona edo txarra,
ez daukagu besterik
onartu beharra.