Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME!

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME!
  • Ikastetxea: Mertzede Ikastetxea (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-02-24
  • Publikoa:
Audioa

Denok izan nahi dugu
ikasten trebeak,
hori baino hobe da
superbotereak.

Lagunekin geratu
nahi beste denbora,
ikasi baino hobe da
jolastu gustora.

Guk Gernikan nahi dugu
atrakzio parkea,
gure gustokoa da
autoen txokea.

Beti gaude sufritzen
klasean lanean,
horregaitik nahi dugu
jolastu etxean.

Egunero klasean
gara oso finak,
gure ordez hobe da
jartzea makinak.

Beti lokartzen gara
gure klaseetan,
hobe urte guztian
egon oporretan.