Letxuga, tomatea
ta gero okela,
horrela beteko dut
gaur nire sabela.
Gaztaia, tomatea
eta pina pasa,
labean sartu eta
berotzen da masa.
Sandwich begetalean
sartzen dut letxuga,
aitari erre zaio
gaur ere petxuga.
Keptxup eta mostazaz
busti dut ogia,
sartenean egin dut
saltxitxa handia.
Petxugaren antzera
oilasko izterra,
nire aho barruan
zapore ederra.
Patatak jatea da
gure desioa,
zoritxarrez erre zait
berriz olioa.
Hemen aurkeztu dugu
gure menu dena
eta zuretzat zein da
plater gozoena?