Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BUSTURI

  • Izenburua: BUSTURI
  • Ikastetxea: Jose Maria Uzelai Ikastetxea (Busturia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.maila
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-02-23
  • Publikoa:
Audioa

Gure herria dago
kolorez beteta,
naturaren erdian
jaio ginen eta.

Gure herrian gara
denok ezagunak,
horregaitik guztiok
gara oso lagunak.

Padura, animali,
medi eta ibai,
horregaitik maitatzen
dugu gure Urdaibai.

Gure herrian dugu
eskola txikia,
oso oso polita
eta berezia.

Gure herri maitean
ditugu bost auzo,
zeharkatzen ditugu
denak pausoz-pauso.

Gure herrian dugu
bizitzeko dena,
Busturi da munduko
herririk onena.

Berdin zaigu adina,
kolore, jatorri
nahi duzun guztietan
bisitan etorri.