Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

KIROLAK

  • Izenburua: KIROLAK
  • Ikastetxea: Montorre HLHI (Gautegiz Arteaga)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-02-23
  • Publikoa:
Audioa

Jokalariak beti
saskira pilota,
eskuarekin hartu
hirukoa bota.

Pedalei ondo eragin,
hartu manilarra
ta horrela izango zara
zu oso azkarra.

Uretan sartu gara
gorputza bustita
ta ez gara konturatu
gaudela jantzita.

Ring-ean sartu eta
lau ukabilkada,
begira hortxe dago
Kerman Lejarraga.

Zapatilak hartu ta
utzi hor zapatak,
horrela joango dira
azkarrago hankak.

Patinak jantzi eta
stick-a eskuan,
fitxari eman eta
sartu dut barruan.