Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gure bidaiak

  • Izenburua: Gure bidaiak
  • Ikastetxea: Mundaka Ikastetxea (Mundaka)
  • Ikasgela: Mundakako eskola
  • Egilea: 6.maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2022-02-22
  • Publikoa:
Audioa

Eiffel dorrea dago
bikotez beteta,
Notre Dame katedrala
oraindik erreta.

Ameriketan daude
Estatu Batuak,
New York ospetsu egin du
bere estatuak.

Dorrerik altuena
daukagu Tokion,
animerik onena
da gure Doraemon.

Moskun urte osoan
ari du elurra,
Plaza Gorrian dago
izoztuta lurra.

Olatuak hartzeko
bisitatu Hawaii,
hondartzako amakan
etzango naiz lasai.

Mundakara bueltatu
ta ikusi barra,
Mundakako herria
munduan bakarra.