LURRA ESNATU, ORAINTXE BERTAN
PRESTATU ZAITEZ BESTELA...
MENDIALDEA EZ DAKIZU
SANTA AGEDAN GAUDELA?
Hementxe gaude, AntoƱanako
elizan makilarekin
Abesteko eta dantzatzeko
sekulako gogoekin
Kanpezun gaude, gu lasai lasai
kantatzeko gogoekin
Gose pila bat daukagulako
hona gatoz makilekin
LURRA ESNATU, ORAINTXE BERTAN
PRESTATU ZAITEZ BESTELA...
MENDIALDEA EZ DAKIZU
SANTA AGEDAN GAUDELA?
Gu hemen gaude, Orbiso herrian
txikia baina polita
umore onez, gaude gaur eta
baserritarrez jantzita.
Hementxe gaude, Maeztu herrian
zerbait kantatzeko gogoz
Txorixo, jamoi eta odolkia
gauean jateko asmoz
LURRA ESNATU, ORAINTXE BERTAN
PRESTATU ZAITEZ BESTELA...
MENDIALDEA EZ DAKIZU
SANTA AGEDAN GAUDELA?