Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

SANTA ESKEA

  • Izenburua: SANTA ESKEA
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-01-26
  • Publikoa:

HAURRAK
Kaixo umeak etorri gara
diru pixka baten bila
hori ezean eman mesedez
meriendarako papila

OSASUN LANGILEAK
PCRak eta bakunak
jarri dituzue asko
dirua eta karameluak
hobe dira guretzako

ADINEKOAK
Oraingo honetan adinekoak
zuen txanda da gaurkoa
eman mesedez dentadura bat
erabili gabekoa

OSTALARIAK
Ostalariak pipa poltsa bat
emaidazue mesedez
eta horren truke diru pixka bat
emango dizuegu errez