Lekitto-Lekitxo-Lekeitio
Gu gara lekitxarrak
hau gure herria
pixka bat txikia da
baina ikusgarria.
Hondartzaren aurrean
Garraitz uhartea
marea bajatzean
badoa jendea.
Gure hondartzan dago
Aitxitxa makurra
bertatik ikusten da
Lumentza tontorra.
Xabat ta Aissa daude
botatzen bertsoak
bertsolariak dira
gure herrikoak.
Lekeitioko portua
da oso polita
ta han dantzatzen dugu
pila bat musika.
Gure herrian gabiz
antzarrak ospatzen
ondo pasatzeneta
barreak entzuten.