Asmazazu gure pertsonaia
txikia eta arrosa
putzuetan salto egiten du
eta lokatzean poza
denetarik egiten dute bai
gure lagunek hirian
kotxe, helikopetoro, eskabadora
badaukate garajean
Pantaila bat dute tripan eta
antenatxo bat buruan
eguzkia ume bat da eta
berak lurra inguruan
Urdina dauka bere arropa
lagun asko ditu eta
elefante, ahate eta txori
bere kuadrila beteta
Itxas azpian bizi da eta
bera da oso horia
bere etxea noski bai dela
oso baino oso bitxia
Bera da oso mutil txikia
eta batzutan astuna
prakak jeistea gustatzen zaio
hori bai mutil astuna
Gizon hau pixkat potoloa da
hiru ile ditu eta
garagardo asko edaten du
ta ez du jartzen arreta