Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BILBERTSOAK

  • Izenburua: BILBERTSOAK
  • Ikastetxea: Zaldupe HLHI (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2022-01-21
  • Publikoa:
Audioa

GURE IKASGELA

Ongi etorri gelara
oso pozik gaude
hobe egongo ginake
azterketa gabe.

Gure gelan badago
bai gure maskota
Wipi izenarekin
kaiolan dago ta.

Gelan lanak egiten
beti Ikerrekin
baina jolastekotan
denok elkarrekin.

Josune izeneko
andre tutorea
gure gelak euki du
suerte hobea.

Gure gelan guztira
gaude hogeitabi
eta ere bagaude
jatorrak ugari.

Zaldupen egon gara
poz-pozik gustora
laster joango gara
gu institutora.