Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BILBERTSOAK

  • Izenburua: BILBERTSOAK
  • Ikastetxea: Plentzia HLHI (Plentzia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2022-01-20
  • Publikoa:
Audioa

PLENTZIA ESKOLA

Hemen egiten dugu
nahi dugun kirola
guretzat onena da
Plentzia eskola.

Handia ta polita
bada gure gela
gauza ugari ditu
mahaiak ta arbela.

Hamaiketakoa janda
goaz jolastera
euria baldin bada
goaz aterpera.

Ondo pasatzen dugu
denok patioan
baina beti oihuka
gaude jantokian.

Lagun asko dauzkagu
Plentzia eskolan
baina gela honetan
egiten dugu lan.

Txirrina jo ta gero
bagoaz etxera
eta bihar berriro
bueltatuko gara.