Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

asmakizunak

  • Izenburua: asmakizunak
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: ARAIA LH 6
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-12-22
  • Publikoa:

Honen ama zeruan bai dago
ta bera da kapitaina
osaba txikiaren gainean
hauxe da neska bikaina

Gure esploratzailea iritsi da
oso oso urrutira
batzuetan ez du ondo ikusten
betaurrekoak behar dira

Beti berdin jantzita badoa
ipurdia erakusten du
oso barregarria da eta
ezin du geldi mantendu

Bere super indarrari esker
paliza ematen dio
eta esaten dio ondoren
gaizkileari adio

Pertsona honek dauka buru luze
eta gorputza horia
ez ditu ideia oso onak
eta ez da oso argia

Zuk hauxe ondo hartzen baduzu
ondo garbitu zuk dena
bere laguna arrasa da eta
fruta baten bizi dena