Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Olentzerori

  • Izenburua: Olentzerori
  • Ikastetxea: Oihanzabal Ikastetxea (Basaburua)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Oihanzabal eskola
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Igoera data: 2018-12-20
  • Publikoa:
Audioa

Maite zaitugu Mari Domingi
Zuhaitza duzu beteko
Oraindik lan handia duzue
Guztia fabrikatzeko
Zarete Papa Noel baino hobeak
Opariak ekartzeko
Eskerrik asko guztiagatik
Ez zaitugu inoiz ahaztuko

Egun on Olentzero maitia
Beti bezala urtero
Hemen zaude eskola honetan
Guapo jantzita kaxero
Gu beti zugan pentsatzen gaude
Gailetak eta esnea bero
Eskerrik asko opariengatik
Hurrengora arte, Olentzero!

Musika goxoz alaitu duzu
Solstizio ospakizuna
Datorren eguzki berrituak
Argi dezala eguna
Desiorik onenak denontzat
Osasuna, maitasuna
Eguberri on ta urte berri on
Guztiontzat muxu bana!