Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA EGUNA

  • Izenburua: EUSKARA EGUNA
  • Ikastetxea: Zaldupe HLHI (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2021-11-26
  • Publikoa:

Euskara indartzea
gure esku dago
horregatik euskaraz
hitz egin gehiago.

Euskaraz egiteko
da urte osoa
gure barrenetatik
mugitu ahoa.

Euskararen eguna
gaur ospatzen dugu
euskarazko bertsoak
abesten ditugu.

Gure eguna dela
euskara eguna
Ondarru gure herria
badela euskalduna.