Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AZAROAK 25

  • Izenburua: AZAROAK 25
  • Ikastetxea: Erreniega Ikastetxea (Zizur Nagusia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Igoera data: 2021-11-25
  • Publikoa:
Audioa

AZAROAK 25

Azaroak 25
da berdintasuna
ta hori ospatzeko
behar askatasuna

Kolorea egun hontan
da oso morea
neska eta mutilak
dira dotoreak

Mutil batek egina
da oso itsusia
eta ez esan ezetz
daukagu ikusia.

Emakumeak elkar
beti ongi pasa
egun guztia pasa
egiten jolasa.

Azaroak 25
oso indartsua
eta baita ere egon
oso irrifartsua

Berdintasuna behar
dugu defendatu
emakume ta gizon
gizartea aldatu.

Egun hori daukagu
oso feminista
eta denok abesten
gaude goiko pistan.

Matxismoa ez denez
ona gizartean
eta denok nahi dugu
jendea aldatzea

Parekidetasuna
lehen erregela
horren eredua da
gure ikasgela.