NEKATU GARA
TA ENTZUN HARA!
janari txarra edukitzea
hau ez genuen espero
jantokirako jarri kroketak
egunero egunero
ta eskailera mekanikoak
hau proposamen berria
eskaileretan gora ta behera
da oso nekagarria
NEKATU GARA
TA ENTZUN HARA!
arratsaldetan nekatzen gara
izugarrizko nagia
aste osoan nahiko genuke
goizeko ordutegia
erosoago egon nahi dugu
hori askoren helburu
txandalerako prakak aldatu
eta maiak nahi ditugu
NEKATU GARA
TA ENTZUN HARA!
norberarentzat denborarik ez
ez gaude era askean
azterketekin itoko gara
mesedez utzi bakean
esan duguna heldu dadila
zuzendaritza taldera
guk zuek sarri entzun ta gero
eman guri orain aukera
NEKATU GARA
TA ENTZUN HARA!