Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

reggetoia

  • Izenburua: reggetoia
  • Ikastetxea: R.M. Azkue Ikastola (Lekeitio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2021-11-09
  • Publikoa:

a, a ,aaGure aurkezpena egiten gatoz
seigarren maila gara gu
Tukuntazo reggetoiarekin
dantzatzeko gogoa dugu.

Aspertu ginen gu behin klasean
gaztelania egiten
ta horregatik hementxe gaude
reggetoi rapa botatzen.

Beti kalean egoten gara
futbolean ta dantzatzen
eta etxera joan aurretik
kebab edarra afaltzen.

Denok batera dantzatzen dugu
gerriak behera ta gora
ondo pasatu nahi baduzue
etorri gure ondora.

Zapaturo joaten gara
parrandan kaleetatik
gaueko hamaikak izango dira
ta gu kalean oraindik.

Ikastolako lagun guztiak
dantza zazue gurekin
ta gero ondo pasako dugu
guk guztiok elkarrekin.

gugara gugara