Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK
  • Ikastetxea: R.M. Azkue Ikastola (Lekeitio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2021-11-09
  • Publikoa:

Gaur abenduak hiru euskararen egun
eta gu gara beti Argitxoren lagun (x2)
bertsoak eta koplak kantatu ditzagun.

Bostgarren maila gara, talde bat jatorra
maila polita baina, pixka bat gogorra (x2)
gure aurkezpen koplak hemetik ta horra.

Nola klase batetik bestera aspertzen
irakasleak daude txapa asko sartzen (x2)
Eskerrak dugun Aritz danori laguntzen.

Dordokak bezalaxe sartuta oskolan
musukoekin gaude bi urte ikastolan (x2)
arnasa hartzeko be daukagu nahiko lan.

Ikastolatik kanpo kalean jolasten
lagunekin batera ederto pasatzen (x2)
futbol edo inbasion beti irabazten.

Honekin bukatzen da gure aurkezpena
baina egun hau denez beti ederrena (x2)
euskararen eguna denontzat onena.