Oihaneri lapurtu
diogu kuadernoa
a ze pena eman digun...
Oihane gaixoa!!
Gaur goizean txikiak
beldurtu ditugu
eta gero Garazi
haserretu zaigu
Ai zapotxin
ez dago zer egin
Mendialdeko
bihurri hauekin
Gaueko ordu batetan
tinbrea jotzera
gizon bat atera da
guri beldurtzera
Gaixo plantak egiten
ditugu goizero
klasera ez joateko
gosaldu ta gero
Ai zapotxin
ez dago zer egin
Mendialdeko
bihurri hauekin