Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BIHURRIKERIAK

  • Izenburua: BIHURRIKERIAK
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Lautada5
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-31
  • Publikoa:

Ezkutuan gabiltza
goxokiak jaten
eta gure aitatxok
ez ditu topatzen

Telebista piztuta
la que se avecina
nire amak behar du
asko aspirina

Ai zapotxin ez dago zeregin
ikastolako bihurri hauekin

Ordenagailuekin
gu jolasten gaude
Dinosaurioarekin
gaur baimenik gabe

Gero Fornitearekin
bi ordu jolasten
Victorrek galdu ditu
klase pilo aurten

Ai zapotxin ez dago zeregin
ikastolako bihurri hauekin

Petardoak botatzen
etxeko lehiotik
metxa piztu ta gero
denak gaude pozik

Konfinatuta gaude
ordenagailuan
denak jolasten gaude
ta gure munduan

Ai zapotxin ez dago zeregin
ikastolako bihurri hauekin