Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso postala

  • Izenburua: bertso postala
  • Ikastetxea: Laudio Ikastola (Laudio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Kaixo lagunak zer moduz hortik
Gu kroazia-n jadanik
Ondo pasatzen gauzak ikusten
Bilduko gara Laudio-tik
Hemen izandako oroitzapenak
Batzuk eraman hemendik
Deskantsatzeko oraintxe gaude
Hotelean lokarturik
Etzanda gaude hau da guztia
Ondo pasa ta egon pozik

Kaixo lagunak gu Txina-n gaude
Gure oporrak pasatzen
Hemen primeran jaten da eta
Jatetxeetan gozatzen
Txinatar tenplu asko badaude
Fideoak asko jaten
Orain postal hau gaude idazten
Ta maskarilla ipintzen
Oraintxe Txina-n hotz egiten du
Eta honekin agurtzen

Kaixo lagunak Andorra-n gaude
Youtuber-ak ezagutzen
Youtuber asko ezagututa
Eta oporrak pasatzen
Spa batean gu egon gara
Elurretan eskiatzen
Biak erori gara elurretan
Lakuetan arrantzatzen
Tortila eta arrozarekin
Bi gauza horiek prestatzen

Kaixo familia gure oporrak
Aurten dira Holliwood-en
Gu hemen gaude benetan lasai
Lagun berriak egiten
Gure denbora agortzen zaigu
Monumentuak ikusten
Bero handia daukagu eta
Izozki goxoak jaten
Ostiralean etxean gaude
Familiarekin jolasten

Kaixo lagunak Brasil-en gaude
Rio Janeiro hirian bai
Oso gustora gaude gu hemen
Gu hondartzan gaude alai
Fruta tropikal edari on bat
Bagaude gu hemen lasai
Ihauteriak ere badaude
Eta egingo dugu jai
Mozorro on bat ipini eta
Desfilera goaz ze guai

Kaixo lagunak Australian gaude
Itsasoan surf egiten
Bertako bistak oso ederrak
Argazkiak ateratzen
Marrazoekin beldur handia
Ia nire hankak jaten
Kanguroekin ibili gara
Ia zeruraino heltzen
Agur lagunak hurrengo arte
Bost egun hemen faltatzen

Kaixo lagunak Errusia-n gaude
Hotz asko hor eta hemen
Bostetan esna eta tabernan
Gaude gosaria hartzen
Atzo gauean kontzertu baten
Hor Tripaloski zegoen
Ondo pasatzen denok batera
Ta jai guztiak ospatzen
Laster guztiak Euskal Herrira
Egongo gara bueltatzen

Kaixo lagunak Londres-en gaude
Ingeles asko ikasten
Big Ben-a atzo ikusi eta
Millie aurkitu genuen
Noria batean montatu ginen
Tabernan Naia zegoen
Akuapark-ean pozik ibili
Hot dog goxo batzuk jaten
Agur koadrilla oso ondo pasa
Hórrela gaude agurtzen