Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso postala

  • Izenburua: bertso postala
  • Ikastetxea: Laudio Ikastola (Laudio)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Kaixo kuadrilla Australian gaude
Kanguroekin saltatzen
Sidney-ko opera antzokia
Rosaliarekin abesten
Hondartzan egon hiriak ikusi
Diskoteketan dantzatzen
Hori bai dela oso martxoso
Marrazoekin bainatzen
Agur kuadrilla ondo pasatu
Hemen gaude disfrutatzen

Kaixo lagunak New York-en gaude
Etxe orratzak ikusten
Famatu asko ikusi dugu
Brad Pit-ekin egon ginen
Argazki asko egin ditugu
Hanburgesa jan genuen
Konfinatuta utzi gaituzte
Hoteletik ezin irten
Agur lagunak ikusi arte
Laster etxera bueltatzen

Kaixo lagunak gu hemen gaude
Gofre goxo batzuk jaten
Arropa asko erosi dugu
Orain guztiak probatzen
Londres hiria ikusi dugu
Orain kaletik pasatzen
Asko disfrutatu egin dugu
Londres hiria ikusten
Ta itzultzeko unea heldu da
Azken egunaz gozatzen

Kaixo lagunak Argentina da
Munduko toki onena
Hona itzultzea pena bat da ta
Hau da nahi dugun azkena
Banku bat lapurtu dugu baina
Ia bete dugu condena
Diego Maradona ikusi dugu
Munduko onena zena
Uda amaitu da eta orain laster
Helduko da udazkena

Kaixo lagunak zelan zoazte
Etxekolanak ahazten
Hemen new York-en jamon york jaten
Pcr-a egiten
Donald Trump ere covid-arekin
Musukoa erabiltzen
Aspertuta Donald Trump ikusten
Tabletarekin jolasten
Gu aspertuta konfinaturik
Gabonei agur esaten

Kaixo koadrilla Hawai-en gaude
Hondartzarekin gozatzen
Atzo tabernan ibili ginen
Arraultz frijituak jaten
Hotelerantza bagoaz orain
Gure arropak aldatzen
Gaurko eguna ona izan da
Orain goaz deskantsatzen
Goizean Oahu-n egon gara
Turismo pixkat egiten