Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso postala

  • Izenburua: bertso postala
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: -
  • Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Kaixo lagunak Italian gaude
Lagun berriak egiten
Tabernan pizza asko badaude
Hotelean pizza jaten
Pissa dorrea bisitatuta
Koliseoa ikusten
Landare asko hartu dituzte
Gure artean banatzen
Anfiteatro asko ikusi
Ditugu oporretan aurten

Kaixo familia hementxe gaude
Orain Disneyland Paris-en
Gaur makarroiak jan ditugu ta
Benetan goxoak zeuden
Hori eta gero denok ohera
Bihar azken eguna hemen
Guk oso ondo pasatu dugu
Egunero mozorrotzen
Eta Mickey Mouse ikusi dugu
Orain zuetaz agurtzen

Kaixo lagunak zelan zaudete
Gu hemen gaude Brasil-en
Jendea dantzan ikusi dugu
Eta futbolan jolasten
Amazonas da oso handia
Eta galdu egin ginen
Itsasontzian bidaiatuta
Ura Gardena zegoen
Orain Jainkoa ikusi dugu
Saiatu gara igotzen

Kaixo familia zelan zaudete
Gu orain gaude Londres-en
Big Ben dorrea ikusi dugu
Janari goxoak jaten
jauregi asko ikusi dugu
ta batzutan utzi sartzen
hemen jendea ondo jantzita
gu pixkat ‘hortera’ janzten
gu hemen oso ondo gaude ta
agur bagaude esaten

kaixo lagunak zelan zaudete
gu primeran Atenas-en
tenplu pila bat ikusi dugu
janari goxoa jaten
itsasoetan murgildu gara
lagun berriak egiten
jainkoak ere agertu dira
monumentuak ikusten
orain zuetaz agurtzen gara
agur lagunak esaten