Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

nolakoak garen

  • Izenburua: nolakoak garen
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Latiorro ikastetxean
Gu gaude ikasten
Hamaika t’erdietan
Patioan jolasten
Plastikan gaudenean
Primeran pasatzen
Bostetan etxera joan
Forniten jolasten

Seigarren mailan gaude
Latiorron ikasten
Gu lagun minak gara
Iskanbila egiten
Ez dakigu zer egin
Klasean aspertzen
Mate aspergarria
Guztiok lokartzen

Eskolan gaude hemen
Beti ikasteko
Etxeko lan gehiegi
Ditugu egiteko
Lagunekin jolasten
Ondo pasatzeko
Eta kanta ugari
Denok abesteko

Haserre gaudenean
‘tu madre’ esaten
Ta gero gure ama
Bronka handia etxean
Oso pozik ni nago
Latiorro eskolan
Kexatzen gara baina
Egiten dugu lan