Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

eskola bukatuta

  • Izenburua: eskola bukatuta
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-21
  • Publikoa:

Eskola bukatu da
Azterketak ere
Udan bagaude orain
Eskolarik gabe
Orain erlaxatuta
Klasean bagaude
Gure sofan botata
Etxearen jabe

Heldu dira oporrak
Klaseak bukatzen
Guztiok jolasean
Ederki pasatzen
Irakaslerik gabe
Piszinan botatzen
Baina oraindik gaude
Klasean ikasten

Klasea amaitu da
Jolasean gaude
Parkean oso ondo
Lagunekin ere
Beti parkean gaude
Azken eguna hobe
Eta gero etxean
Lo egiten trebe

Hiru hilabete dugu
Ondo pasatzeko
Oso ondo pasatzen
Festak egiteko
Ertzaintza deitzen dugu
Multak ipintzeko
Eta gero parkean
Ondo jolasteko

Azkenean iritsi
Dira oporrak bai
Bainujantzia jarri
Piszinara lasai
Lagunen etxeetara
Bagoaz gu alai
Oporrak amaitzean
Eskolara ez nahi