Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso postala

  • Izenburua: bertso postala
  • Ikastetxea: La Milagrosa Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Kaixo lagunok Alemanian
Gaude oporrak pasatzen
Saltxitxa asko jaten ditugu
Frankfurt gaude bisitatzen
Banderburgoko atea ikusi
Gia batekin ikusten
Baserri handia erosi dugu
Diru guztia gastatzen
Alemanian geratuko gara
Bizitza osoa hemen

Kaixo lagunok Canada-n gaude
Ta oso ongi pasatzen
Ta gauza asko ikusi dugu
Canada-ko beikon jaten
Ottawa hirian ibili gara
Txokolate beroa hartzen
Hegazkina ia galtzen dugu
Bale handiak ikusten
Guk oso ondo pasatu dugu
Herrialdea hau bisitatzen

Kaixo familia Londres-en gaude
Gaur ikusi dugu Big Ben
Empire State-a bisitatuta
Oso polita zegoen
Apartamentuan oso ondo
Egon gara deskantsatzen
Hot dog goxoak jaten ditugu
Freskagarriak edaten
Agur familia ikusi arte
Oso ondo gaude hemen

Kaixo lagunak Ipar Polo-an
Gaude oporrak pasatzen
Iglu batean lo egin dugu
Pingüino asko ikusten
Hotza handia daukagu hemen
Hartz polarrak kamuflatzen
Elur panpinak egiten gaude
Eta ere eskiatzen
Agur lagunak Ipar Polo-tik
Etorri gu bisitatzen

Kaixo lagunak Australian gaude
Kanguroekin saltatzen
Safari batera joan gara
Arrainekin buzeatzen
Freskagarriak edan ditugu
Hondartzan ondo pasatzen
Koalak ere asko badaude
Gurekin asko jolasten
Bero handia egiten du ta
Arnasik gabe gelditzen