Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

egunerokoak

  • Izenburua: egunerokoak
  • Ikastetxea: Aresketa Ikastola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-20
  • Publikoa:

Seigarren mailan gaude
Dena gainditzeko
Eta D.B.H-ra
Aurten pasatzeko
Ez dugu denborarik
Kalean egoteko
Froga gehiegi dugu
Asko ikasteko

Aste aspergarri bat
Pasatu ondoren
Ostirala heltzen da
Poz handia hartzen
Lagunekin batera
Oso ondo pasatzen
Goxokiak erosi
Eta azkar jaten

Aresketa ikastolan
Ume asko daude
Batzuk neskak dira ta
Mutil asko ere
Ikastola honetan
Oso ondo gaude
Jantokian janaria
Aldatuta hobe

Gure klasean beti
Gaude hitz egiten
Ta gero patioan
Bokata bat jaten
AndereƱoarekin
Klasea ematen
Ta gero Unai-rekin
Bertsoak asmatzen