Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure klasea

  • Izenburua: gure klasea
  • Ikastetxea: Mendiko Eskola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-18
  • Publikoa:

Oso gaiztoak gara
Hamaika urterekin
Joan ginen parkera
Gure lagunekin
Hitz egiten euskaraz
Gure familiekin
Beti borrokan gaude
Irakasleekin

Amurriokoak gara
Klasera joaten
Seigarren mailan gaude
Gu beti aspertzen
Neskak eta mutilak
Beti borrokatzen
Eta egun batzutan
Guztiok jolasten

Amurriokoak gara
Bertsoak asmatzen
Ondo pasatzen dugu
Eskolan ikasten
Seigarren mailan gaude
Lagunak egiten
Ikaskide berria
Gurekin jolasten

Amurrio inguruan
Gehienak bizitzen
Lukas Rey-ko eskolan
Gu gaude ikasten
Seigarren mailan gaude
Azterketak egiten
Eta ia guztiak
Klasean gainditzen

Seigarren mailan gaude
Lan asko egiten
Kokoteraino gaude
Natura ikasten
Ondo pasatzen dugu
Patioan jolasten
Bertso hau bukatzeko
Errimak bilatzen