Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Euskara 5.An

  • Izenburua: Euskara 5.An
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.Ako ikasleak
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-14
  • Publikoa:
Audioa

Herri Ametsa ikastolan
Egin ditugu lagunak
Ta Euskaraz mintzatzeko
Jan ditugu azeitunak

Urtarrilaren 7an
Hasten da gure ikastola
Gai asko ditugu bertan
Euskaraz da gure eskola

Gure ikastolako gelan
Hitz egiten da euskaraz
Baina jolastokietan
Barra barra gazteleraz

Zergatik jolastokietan
Hitz egiten da erdaraz
guztion konpromisoa
da mintzatzea euskaraz

Euskaldunak bihotzean
Maitatzen dugu euskara
Herri Ametsa ikastolan
ez erabili erdara

Marijok esaten digu
Euskaraz hitz egiteko
Baina ardurarik ez dugu
Bere esana betetzeko

Gu Herri Ametsako
5.Ako ikasleak gara
Beti esaten dugu guk
erabiltzeko euskara.

Handiek esaten dute
Euskara ez dela onena
Baina guk esaten dugu
Euskara da politena