Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Euskara

  • Izenburua: Euskara
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-14
  • Publikoa:
Audioa

DOINUA: "El dolor de los dolores"

Beti gabiltza euskaraz
ikastolan, gure gelan
ta zoriontzen gaituzte
euskeraz hitz egitean.

Euskaraldia eskolan
ospatu egin genuen
eta 11 egunak
oso azkar pasa ziren.

Bada badun,badun,
badun badun badero,
bada badun,badun,
badun badun badero.

Euskaraldia badator
gure rola aukeratzeko
gure rola izango da
euskaraz hitz egiteko.

Beste rol bat badagoela
entzun dugu gure eskolan
Belarri prest deitzen dela
esan digute jangelan.

Bada badun,badun,
badun badun badero,
bada badun,badun,
badun badun badero.

Euskaraldia badator
eta beti aho bizi
gure lagun minak berriz
belarri prest lehendabizi

Gure lagunen eskolan
euskaraz egiten dute
euskaraldia bukatu
erderaz nire bikote.

Bada badun,badun,
badun badun badero,
bada badun,badun,
badun badun badero.

Euskara da gure hizkuntza
eta hori badakigu
jolasten eta pistinan
euskaraz pentsatzen dugu

Euskaraldia bukatu
ta jendeak gaztelera
eginez doa berriro
lanera eta kalera.

Bada badun,badun,
badun badun badero,
bada badun,badun,
badun badun badero.