Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak
  • Ikastetxea: Zabalgana Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Zabalgana 5.C
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2021-06-17
  • Publikoa:

DOINUA: MINBERATU ZAIZKIGU

SOFIA, UNAI, RYM, AYOUB
Gurasoak joan dira
ta bakarrik gaude
etorriko ote diren
lagunei galde
lagunek ezer jakin
gu beraien alde
guk nahi dugun guztia
gurasorik gabe

Dibertigarr izan da
hori da seguru
guk ondo pasatzea
genuen helburu
beldur liburuekin
pasatuz apuru
super asteburua
pasa izan dugu

OIER, AINHIZE, MAIALEN, MIRIAM, JULEN
24 orduko
festa bat egiten
etxean pelikulak
gauean ikusten
ta lagun guztiekin
palomitak jaten
ta gero lagunekin
etxea jasotzen

Atrakzio parkean
egongo gustora
apokalipsia_heldu
parkea ixtera
kontuz ez bagabiltza
bai norbait hilko da
gurasoak etorri
dena hankaz gora

OTSO ODOLZALEA
Kontaminarioarekin
mundu hau gaixua
eta pobre hauekin
zoratu burua
txikikeri askotan
gastatu dirua
dena aldrebes dago
zelako mundua

Gure teknologia
aurreratu bada
egun batzutan festa
zelako algara
baina batzuen jarrera
nolako ikara
ondo zaintzen badugu
hobeto joango da

DEABRU BELTZAK: AYA, LIHER, IMAN, AIMAR
Gauez eta egunez
beti gu jolasten
nahi dudana egiten
ari naiz ikasten
txutxeriak jateko
erostera joaten
pizzak eta hanburgesak
gero guk afaltzen

Aita eta amatxok
dira emateko
lagunekin geratzen
beti afaltzeko
koronabirusa
hiltzeko betiko
Fornite bi egiten
beti jolasteko

JUNE, LOREA, DANI, ALEX
Mundua hobetzeko
aldaketa behar du
burura heldu behar
bizi bat seguru
kotxeak gutxiago
erabili helburu
kontaminazioa
kendu behar dugu

Mendian lagunekin
pasa da eguna
eta plastikoz bete
hiriko eraztuna
jarrera oker hau
ez da erantzuna
mundu ederrago abt
da guk nahi duguna

NEREA, UNAX, JARE, MIREN
Mundu hau aldatzera
gu hona gatoz bai
gauzak aldatzeko bai
da hau gure garai
txiroak laguntzeko
izango gara gai
sexistak ez ditugu
mun honetan nahi

Gudua ez dugu nahi
ez eta ere tanke
gehigo nahi ditugu
txerrikume parke
Covidaren gauzak bai
hemendik aparte
horrelako mundu bat
gustuko genuke