Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: Intxaurrondo Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Intxaurrondo Ikastola
  • Igoera data: 2018-12-14
  • Publikoa:
Audioa

Kaixo lagun guztiok
Unai dut izena
oso jatorra naiz ta
Fifan naiz onena.

Ikasleak gara ta
Intxaurrondo eskolan
aspertuta banago
ditugu nahiko lan.

Bertsoa bukatu da
hau izan da dena
txalaparta jo du ta
egitera lana.

Kaixo lagun guztiok
Garazi izena
oso jatorra naiz ta
dantzatzen onena.

Ikasleak gara ta
Intxaurrondo eskolan
beti egiten dut nik
eskolan nahiko lan.

Bertsoa bukatu da
hau izan da dena
espero gustatzea
ta itxaron hurrena.

Kaixo lagun guztiok
Markel dut izena
oso jatorra naiz ta
matetan onena.

Ikasleak gara ta
Intxaurrondo eskolan
oso trebea naiz ta
egin dut nahiko lan.

Bertsoa bukatu da
hau izan da dena
orain bueltatu behar dut
berriro dut lana.

Gure irakasleak
Arantxa du izena
denok lanean jartzen
bera da onena.

Ez gara inoiz aspertzen
gu gure eskolan
hala ere badugu
guztiok nahiko lan.

LH5eko
ikasleak gera
ikastolara gatoz
lanak egitera.

Taldea gara eta
ez dugu izena
hemen gara bertsotan
abesten onena.

Taldea gara eta
gabiltza eskolan
egunero gabiltza
egiten nahiko lan.

Taldea gara eta
xelebreak gero
ez ekarri ikatza
guri Olentzero.

Gure lagun berriai
galdetu izena
iruditu zitzaigun
lagunik onena.

Arantxak eman digu
sorpresa eskolan
gaizki portatu gara
badugu nahiko lan.

Gabonak dira eta
norbait etorri da
opariak ekarri
ta dadoak dira.

Ikaslea naiz eta
Iria dut izena
niretzat izen hori
munduko onena.

Ez dugu asko ikasten
guk gure eskolan
irakasleak ez dauka
guretzat nahiko lan.

Gure ikastolako
onenak gu gara
Hona etortzen gara
lanak egitera.

Kaixo lagun guztiok
Unai dut izena
oso jatorra naiz ta
nintendon onena.

Ikasleak gara ta
Intxaurrondo eskolan
ni hobetzen ari naiz
ta daukat nahiko lan.

Bertsoa bukatu da
hau izan da dena
oso ondo pasatu dut
egin behar lana.