Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

agur gure eskola

  • Izenburua: agur gure eskola
  • Ikastetxea: Fabian Legorburu Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-17
  • Publikoa:

Agur lagun guztioi
Gu bagoaz jada
Ez jarri oso triste
Itzuliko gara
Bixita egingo dugu
Gure eskolara
Muxu asko denontzat
Eta besarkada

Kaixo lagun guztiok
Egon gara alai
Gure azken urtean
Pasatu dugu guai
Faltan botako dugu
Gure eskola bai
Eta azken eguna
Egingo dugu jai

Agur eskerrik asko
Pasatu dugu guai
Urte guzti hauetan
Egon gara alai
Agur esaten dugu
Baina ez dugu nahi
Azken eguna denez
Gaur egin dugu jai

Agur esango dugu
Oso ondo pasatzen
Gure azken eguna
Bertsoak kantatzen
Txikitatik eskolan
Zuekin ikasten
Gure eskola inoiz
Ez dugu ahazten

Bizitza osoa hemen
Zuekin ikasten
Baina urte honetan
Eskolan bukatzen
Zuek egon zarete
Guri aguantatzen
Eskerrik asko denoi
Zaudetenok hemen

Faltan botako dugu
Eskola maitea
Irakasleen lana
Nahi dugu eskertzea
Eta gure lagunak
Guk besarkatzea
Aretako eskola
Guretzat etxea