Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gu

  • Izenburua: gu
  • Ikastetxea: Aresketa Ikastola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-17
  • Publikoa:

Hemen gaude klasean
Bertsoak egiten
Baina inori ez zaio
Ezer okurritzen
Ondoren jantokian
Bagaude jolasten
Baina ez digute uzten
Gimnasioan sartzen

Ikastolan bagaude
Gure lagunekin
Ondo pasatzen dugu
Barre askorekin
Matematika ikasten
Irakasleekin
Asko aspertzen gara
Etxekolanekin

Gu Aresketan gaude
Bostgarren maila bai
Ingeles aspergarri
Matematika guai
Kalean bihurriak
Ikastolan lasai
Etxekolan gehiago
Ez dugu izan nahi

Aresketan bagaude
Onenak ikasten
Beti ibiltzen gara
Patioan dantzatzen
Jantokia txarrena
Etxean bazkaltzen
Irakasle berria
Badaukagu hemen

Bostgarren maila gara
Hoberenak ere
oso lagunak gara
ta beti dotore
azterketak egiten
gara oso trebe
etxekolanik gabe
gaude askoz hobe