Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure klasea

  • Izenburua: gure klasea
  • Ikastetxea: Amaurre Ikastetxea (Amurrio)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2021-06-17
  • Publikoa:

Amaurrekoak gara
Bostgarren maila bai
Eta jolasten dugu
Pozik eta alai
Arazoak ditugu
Baina ez ditugu nahi
Oporrak izatea
Hori bai dela guai

Oso lagunak gara
Batera egoten
10 urte ditugu
Ze handiak garen
Taldean asko gara
Ondo eramaten
Ta bebai borrokatzen
Ta plazan jolasten

Amurrion bizi gara
Hamar urterekin
Lagun asko ditugu
Klasean gurekin
Orain klasera goaz
Gure lagunekin
Ez dugu ondo pasatzen
Etxekolanekin

Bostgarren mailan gaude
Amaurren ikasten
Ta hogeitabost gara
Txokolate jaten
Klasean txintxo gaude
Klaseak entzuten
Orain bertsolaritzan
Bertso bat kantatzen

Eskolara bagoaz
Asko ikastera
Gero lanera goaz
Asko jolastera
Gero joango gara
Jana prestatzera
Bazkaldu eta gero
Berriro klasera

Gure klasean beti
Gaude hitz egiten
Baina batzuetan ere
Hain txarto portatzen
Hamar urte ditugu
Hamaika kunplitzen
Baina klaseko batzuk
Hiru iruditzen