Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur Mendialdea IPI

  • Izenburua: Agur Mendialdea IPI
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: DBH4A
  • Egilea: DBH 4
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-17
  • Publikoa:

Bertsolaritza sei urte luzez
gaur lotsa bihar irria
gure agurra utzi nahi dugu
bertso hauetan jarria
Letrak, zientziak, nekazaritza...
dator etapa berria
Kostako zaigu berriz aurkitzen
hain talde zoragarria

15 urte gu elkarrekin
asko dira behar bada
etapa berri bat hasten dugu
guretzat hori ikara
faltan botako zaituztegu guk
nork esango zukeen hara
ez negar egin zeren bisitan
berriz etorriko gara

DBHtik oraintxe goaz
mendialdeko jatorrak
jatorrenak gu izan arren
jaso ditugu zigorrak
etorkizunera begira guk
izan nahi dugu baikorrak
ostirala iritsi da eta
ongi etorri oporrak!