Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: Aldapeta Maria Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: 5.D
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-12-12
  • Publikoa:

Laguna oso jatorra
Patxi du izena
zintzoa eta ona
niretzat onena.

Asko jolasten dugu
ondo pasa eskolan
eskolan oso txintxo
etxean nahiko lan.

Bere ama Juanita
oso jatorra da
goxoki txokolate
onena tostada.

Ikastolako nexkek
hau dugu izena
Yara eta Aitana
bikote onena.

Hau da gure klasea
beti gu eskolan
lagun asko ditugu
hor dago nahiko lan.

Bukatzeko ikusi
kanpoko otsoa
basoan ibiltzen da
hau gure bertsoa.

Kaixo nola zaude gaur?
Anita izena
eta nire eskolan
izenik onena.

Botaka egin det gaur
nik Summa eskolan
eta garbitzaileei
utzi diet nahiko lan.

Kaixo txakur bat naiz ni
jana gustatzen zait
filmak gustatzen zaizkit
gehiena filma "It".

kaixo adiskideak
hau da nire izena
Josefina izena dut
eta naiz onena.

Gaur asteburua da
bihar ni eskolan
ze aspergarria den
lenguan gaur nahiko lan.

Eta nire lagunak
bihurri handiak
irakasleak ere
oso aspergarriak.

Kaixo hamar urte dauzkat
Martin dut izena
eta nire anaia
niretzat da onena.

Nik jolasten dut asko
ta gehiago eskolan
baina asko gustatzen zait
egin dut nahiko lan.

Futbola gustatzen zait
beti jolasten dut
baina gorrotatzen dut
hockeya eta zuk?

Nire eskola hau da
Summa du izena
nik daukadan zortea
beti da onena.

Nik lagunak badauzkat
nirekin eskolan
baina beti badaukat
etxeko nahiko lan.

Emozioa pozik
eskolan ederki
eskola hauetan gu
lagunekin beti.

Luisek txakurra dauka
Santa Klaus izena
beti jolasten dabil
niretzat onena.

Jolasten, ikasten ta
dantzatzen eskolan
Summa Aldapetan ere
klasean nahiko lan.

Hiru neska gara gu
gure klaseetan
hamar umeak gara
beti jolasetan.

Martina ta Joakina
polita izena
eta Olentzero da
futbolean onena.

Martina eta Joakina
gaur Summa eskolan
lagun asko ditugu
etxean nahiko lan.

Zuri gustatzen zaizu
txakurran izena
ni Argitxo naiz beraz
ta ni naiz onena.

Ni Summan nago bertso
ikasten eskolan
hemeretzi urte dauzkat
badaukat nahiko lan.

Umeak gara eta
daukagu izena
ta lagunen artean
ni naiz beti onena.

Etortzen gara goizez
ikasteko eskolan
hamar ateratzeko
etxean nahiko lan.