Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: Aldapeta Maria Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-12-12
  • Publikoa:

Gure irakasleak
Eneko du izena
beti gurekin dela
irakasle onena.

Beti ikusten dugu
laguna eskolan
beti eukitzen dugu
guztiok nahiko lan.

Guk jaten dugunean
Aldapeta eskolan
beti jaten dugu guk
gure jantokian.

5.Ako ikaslea naiz
Alexandra dut izena
batzutan Alex deitzen didate
esaten dute onena.

Atzo izan zen lehenengo eguna
Aitor berria eskolan
harekin ondo pasatzen dugu
baina batzutan nahiko lan.

Gaur parkera joan gara eta
susto bat eman nahi nuen
igel bat ikusi nuen eta
gero etxean zegoen.

Ondan daukat nire laguna
eta Ignacio du izena
ez dakit nola jolasten duen
baina golfean da onena.

Joanes da nire laguna bai
eta hoberena da eskolan
atletismoa gustatzen zaio
eta ere du nahiko lan.

Clara Larrea dut nik izena
ahizpa dut oso jatorra
Summa Aldapeta hoberena da
ni beti joaten naiz horra.

Barkatu eskolan 9etan
lehen eguna, Diego izena
ta gero mate pruebaren bat dut
horretan ni naiz onena.

Denok eskolan oso arretaz
ta gero aldaketa eskolan
eta gero Eneko Marinekin
guk etxerako nahiko lan.

Summara etorri nintzenean
Nora zen nire izena
lagun asko egin nituen nik
baina Markel da onena.

Nota hobetu ditut aurten nik
Summa Aldapeta eskolan
nire lankidea da Nora ta
egiten dugu nahiko lan.

Enekok beti esaten digu
bi kuaderno eukitzea
baina batzuetan baita ere
ahazten zaio zuzentzea.

Kaixo zuen kidea naiz eta
Irigo daukat izena
zortea duzue ni naizelako
zuen kiderik onena.

Asko gustatzen zait margotzea
ta marrazten dut eskolan
nota onak ateratzen ditut
eta egin behar dut nahiko lan.

Barre egitea gustukoa dut
beti nago lagunekin
etxeko lanak egiten ditut
oso ondo pasa denekin.

Kaixo gelakideak
Marbon dut izena
gelako azterketetan
beti nota onena.

Eta nire ezizena
Marb dela eskolan
eta gure maixuak
beti du nahiko lan.

Eskola bukatu da
oraintxe oporrak
eta nire ondoan
daude lagun onak.

Gure klasea hoberena da
5.A du izena
tutorea nazkatuta dago
nahiz eta izan onena.

Summa Aldapeta oso handia da
milioika pertsona eskolan
gu oso gustura gaude patioan
baina klasean nahiko lan.

Bost klase daude kurtsoan aurten
bizilagunak bezela
niri ez dit axola ordea
presaka ez nabilela.

Kaixo lagunak ni Eneko naiz
eta hau da nire izena
bertsoak egitea gustatzen zait
ta beti ni naiz onena.

Kaixo guztioi ni Gabriela naiz
eta ni beti eskolan
ni oso langilea naiz eta
ni beti maten nahiko lan.

Guk patioan jolasten dugu
ia beti futbolera
mutilak eta neskak aurkari
beti burrukan gainera.

Jon Ander eta Mikel
da gure izena
eta gure taldea
da maten onena.

Jon Ander eta Mikel
bikote eskolan
ta joaten garenean
daukagu nahiko lan.

Hondartza joaten gara
uda egunetan
marrazoa ikusi
atera korrikan.

5.Ako ikaslea naiz
Iker da nire izena
nire klaseko azkarrena naiz
matematikan onena.

Beti osasuntsu egunean
ni ez naiz faltatzen eskolan
etxeko lanik ez daukat inoiz
beti egiten nahiko lan.

Nire lagunak Ander izena
kriston txintxoia buruan
beti mediku bidean dabil
beti kexaka segidan.