Gaia: Astebukaeran bakarrik guraso gabe pasatzeko aukera duzue, zer egingo duzue?
Etxean ni bakarrik
aita eta ama gabe
orain ni naiz sofa ta
mandoaren jabe
Bat batean etorri
zait niri gosea
Baina ez dakit nola
pizten den labea
Nire ohean nago
“anime” ikusten
Eta ni pozik nago
txokolatea jaten
Egun guztia pasa
dut pijamarekin
eta gero gauean
ezin lorik egin