Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur 6. maila

  • Izenburua: Agur 6. maila
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-24
  • Publikoa:

HH2tik hasi ginen
pasiloetatik oihuka
orain institutura bagoaz
gure burua galduta
zuek alaitzea gure helburu
bertso hauek kantatuta
hau gure azken eguna da ta
gaude emozionatuta

HH 2tik hasi ginen
orain eskolatik ihes
orain pistinara goaz eta
egon zaitezte irribarrez
oso ondo pasa dugu hemen
hau izan da gure partez
beti zaindu egin gaituzue
eskerrik asko bihotzez

DBHko irakasleek
ematen dute beldurra
hurrengo urtean Rosarekin
jasoko dugu egurra
oso ondo pasatuko dugu
agian hau da gezurra
gure azkeneko eguna da
eta hau da gure agurra